XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Udaberriko kaleetan barrena abiatzearekin batera, ezusteko dei bat jaso nuen.

Hariaren beste aldetik zetorren ahots sakona entzutean, katuak mihia jan zidan. Amona zen! Baziren hiru urte zaharren egoitzan bizi zela.

Jadanik ez zen gauza bakarrik moldatzeko eta gure etxea oso txikia zenez, bertara joan nahi izan zuen.

Han gustura zegoela zioen, lagun ugari zituela.

Nahiko sarri ikusten nuen eta oso ongi konpontzen ginen elkarrekin, konfidantza handia genuen.

Hala ere, zorigaitzeko gertaeratik ez genuen solasean egoteko aukerarik izan.

Ni ikusteko irrika biziz zegoela esan zidan, eta bisitan joateko lasaiago hitz egin genezan.

Bazkaldu orduko agertu nintzen han.

Eguraldi ederra zegoen eta atarian aurkitu nuen amona, banku txiki batean eserita.

Urrats arinez abiatu nintzen berarengana eta gogoz besarkatu nuen negar-malko lodiak masailetan behera zihoazkigun heinean. Sekulako poza hartu nuen nire aurpegiaren isla bere begi nekatuetan ikustean.

Denbora luzez aritu ginen hizketan.

Banuen gainezka egiteko zorian zegoen edalontzia hustu beharra.

Amonak, besoetan hartu ninduen bikotearekiko ikara denak uxatu zizkidan. Beraiekin fidatzeko aholkua eman zidan. Kezka edo arazorik izanez gero, haiei adierazteko, gainditzen lagunduko zidatela eta.

Aldi berean, sortzen zitzaizkidan pozen berri ere emateko jakinarazi zidan.

Honela, harremanak garatuz, elkarbizitza zoriontsu batez gozatu ahal izango nuela.

Hurrengo goizean txoritxoen kantu alaiek esnatu ninduten.